Miokina

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Muskulu eskeletikoak sintetizatu eta bereizitako proteinak dira miokinak. Miokina batzuek muskuluan bertan dute eragina, hala nola muskulu-hipertrofian eta biogenesian edo gantzen oxidazioan; beste batzuek maila sistemikoan dute eragina, hainbat prozesu metaboliko —glukosaren homeostasia, erantzun immunea, osteogenesia, gantz-ehunaren erregulazioa, energia-balantzea, etab.— erregulatzeko prozesuetan parte hartuz.


Muskulu eskeletikoak ekoizten dituen proteina asko muskulu-uzkurduraren mende daude. Hortik ondorioztatzen da jarduera fisikorik ezak, ziurrenik, alterazio bat eragiten duela miokina-ekoizpenaren erantzunean.


Beraz, baliteke miokinek parte hartzea ariketa fisikoak osasunean dituen eragin onuragarrietan, eta garrantzitsuak izatea zenbait gaixotasun prebenitzeko, hala nola obesitatea, intsulinarekiko erresistentzia, 2 motako diabetesa, hiperlipidemiak, gaixotasun kardiobaskularrak, osteoporosia eta minbizia. Era berean, miokinen ekoizpenaren alterazioak balio dezake jokabide sedentarioa eta gaixotasun kroniko asko erlazionatzeko.


Erreferentziak


Pedersen BK, Febbraio MA. Muscles, exercise and obesity: skeletal muscle as a secretory organ. Nat Rev Endocrinol. 2012 Apr 3.

Varela Mauricio. El Músculo como Organo Secretor, sus Implicancias Fisiológicas y el rol del Ejercicio Físico. Algunas Consideraciones Actuales. 2012. GEFI Entrenamiento (GEFI, Grupo de Entrenamiento Físico Integral).