Mioglobina

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Mioglobina muskulu-proteina bat da, txiki samarra, oxigenoa biltegiratzen eta garraiatzen duena.

Mioglobina-kontzentraziorik handienak muskulu eskeletikoan eta bihotz-muskuluan daude, oxigeno kantitate handiak behar izaten baitira haietan.

Elikagaietan, mioglobina haragi freskoaren pigmentu naturala da. Pigmentu hori aldatu egiten da oxigenoarekin kontaktuan jartzean (deoximioglobina, oximioglobina); hala, atmosfera arrunt batean ontziratutako haragiak argiagoak izaten dira (oximioglobina), hutsean ontziratutakoak baino (deoximioglobina, gorri iluna). Atmosfera aldatuetan ontziratzean, haragiaren kolorea oxigeno kantitatearen araberakoa da.


Erreferentziak


Fennema OR. 1993. Química de los Alimentos (Texto original: Food Chemistry, Second Edition Revised and Expanded, Ed. Marcel Dekker, Inc., 270 Madison Avenue, New York, NY, USA). Editorial ACRIBIA, S.A. – Royo, 23, 50006 Zaragoza, España.

Pérez-Elortondo FJ; Barrón LJR. 2008. Componentes de la dieta con interés sensorial en Bases de la Alimentación Humana. (Coord., V.M. Rodríguez, E. Simón). Ed. Netbiblo S.L., La Coruña, España, pp. 255-267.