Merkaturatze-kanal laburrak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Elikagaiak banatzeko modu bat da, zeinean ekoizleak kontsumitzaileari elikagaia zuzenean saltzen baitio. Ohiko moduak hauek dira: nekazari-azokak, etxez etxeko salmentak, nekazaritza-ustiategiko bertako salmentak eta kontsumo-taldeak.


Kanal laburrak dira bi aldetatik: gizartean eta espazioan.

  • Gizartean, ez baitago bitartekaririk, eta, hala, ekoizleak eta kontsumitzaileak elkar ezagutzeko aukera dute.
  • Espazioan ere laburrak dira, elikagaia inguruan merkaturatzen delako. Ekoizlearen eta kontsumitzailearen arteko zuzeneko harreman horrek elkar ezagutzea dakar, eta horrek konfiantza-lotura bat sortu ohi du, kontsumitzaileak balio handiagoa ematen baitio kontsumitzen duen produktuari, eta, halaber, produktu horrengatik prezio egokia ordaintzeko prestasun handiagoa izango baitu.


Merkaturatze-kanal laburrak desagertuz joan dira, eta orain merkatu-zati oso txikia badute ere, azken hamarkadan joera-aldaketa nabari da, zenbait arrazoirengatik. Batetik, nekazariek, beren lehengaiengatik prezio txikiak ordaintzen dizkietenez, beren burua behartu egiten dutelako merkaturatzean parte hartzera, beren diru-sarrerak handitzearren. Bestetik, kontsumitzaile batzuek nabaritzen dutelako elikagai horiek hobeak direla ohiko dendetan erositakoak baino, edo merkeago eros ditzaketelako.


Erreferentziak


Sánchez, J L. Redes alimentarias alternativas

Mundubat. Circuitos cortos de comercialización en Euskal Herria