Melanokortinak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Melanokortinen sistema, nagusiki hipotalamoan kokatua, hipotalamoko nukleo infundibularreko neuronaz osatua dago ia erabat, eta neurona horiek pro-opiomelanokortina (POMC) espresatzen dute, peptido melanokortinergikoen —hala nola melanozitoak estimulatzen dituen hormonaren  (α-Melanocyte Stimulating Hormone edo α-MSH)— ohiko aitzindari bat, baita agouti proteinaren antzeko peptidoa ere (Agouti gene Related Peptide edo AgRP).

Sistema honen funtzio nagusia da apetituaren (zehazki, asetasunaren) eta energia-gastuaren erregulazioan parte hartzea. Gainera, frogatua dago melanokortinek beste ekintza zentral batzuk eragiten dituztela jokabidean, minaren pertzepzioan eta erregulazio termikoan. Baita ekintza periferikoak ere; haien artean, aipatzekoak dira lipolisiaren estimulazioa gantz-ehunean, odol-presioaren eta bihotz-erritmoaren modulazioa eta hanturaren kontrako mekanismoetan parte hartzea.

α-MSHak melanokortina-errezeptoreen bidez jarduten du; efektu anorexigeno indartsua eragiten du (apetitua inhibitzea), eta energia-gastua areagotzen du. AgRPak blokeatu egiten du ekintza anorexigeno hori, eta molekula apetitu-estimulatzaile nagusietakotzat jotzen da. Gainera, elikadura-gustuekin erlazionatzen da, dirudienez gantz askoko dietetarako joera sustatzen baitu.

Erreferentziak


Rodríguez Rivera VM, Simón Magro E. Bases de la Alimentación Humana. Editorial Netbiblo. 2008, La Coruña.