Makrosomia

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Haurdunaldi-adina, sexua eta etnia aintzat hartuta jaioberri baten pisua 90 pertzentiletik gora dagoenean makrosomia ematen da.

Erditzeen % 1-10ean gertatzen da makrosomia, maizago mutiletan nesketan baino. Oro har, jaioberrien % 1-2k 4.500 g edo gehiagoko pisua dute. Ultrasonografia bidezko jaio aurretiko diagnostikoa ez da oso zehatza, eta, horregatik, erditzearen ondoren jaioberria pisatuta diagnostikatzen da.


Badira zenbait faktore makrosomia fetalaren arriskua areagotzen dutenak, hala nola haurdunaldiko diabetesa, amak haurdun geratu aurretik gehiegizko pisua izatea, 41 astetik gorako haurdunaldiak eta abar. Makrosomia fetalak areagotu egiten du erditzean konplikazioak izateko arriskua. Bestalde, makrosomiarekin jaiotzen diren haurrek arrisku handiagoa dute helduaroan intsulinarekiko erresistentzia, diabetesa, obesitatea eta hipertentsioa izateko.


Erreferentzia


Medical Subjects Headings of the National Library of Medicine