Lipodistrofia

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Organismoko gantzaren banaketa anormala; zenbait asaldu metabolikorekin erlazionatzen da (hiperlipidemia, hipergluzemia eta gibel gantzatsua, besteak beste).

Gehienetan, lipoatrofia aipatzen da, hau da, lipodistrofia bat zeinaren ezaugarria baita larruazalpeko koipea pixkanaka desagertzea gorputzeko zenbait zatitan, bereziki besoetan, zangoetan eta aurpegian.

Lipodistrofiak jatorri genetikoa izaten du batzuetan —Berardinelli-Seip-en sindromea—; beste batzuetan, hartua izaten da, hala nola giza immunoeskasiaren sindromearen birusa (GIBa) tratatzeko antirretrobiralak hartzean agertzen denean.


Erreferentziak


Muñoz-Sanz A, Rodriguez-Vigidal FF, Domingo P. Patogenia de la lipodistrofia y de las alteraciones metabólicas asociadas a la infección por el VIH. Medicina clínica 2006; 127(12): 465-74.