Lehen mailako laktosarekiko intolerantzia

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Esnearen azukrea, laktasa, digeritzeaz arduratzen den entzimaren jarduera genetikoki determinatuta dago. Entzima horren jarduerak eredu tipiko bat du ugaztunen bizitzan zehar. Hala, laktasaren jarduera maximoa da jaiotzatik titia kendu arte, eta, gero, murrizten hasten da.


Giza esnean nagusi den azukrea, laktosa, edoskitzaroan erabili ahal izateko biologikoki «pentsatutako» entzima bat da laktasa. Nolanahi ere, hainbat belaunalditan bizitza osoan esneki ugari kontsumitu duten herri askotan, entzima horren jarduera mantendu egin da, eta bizitza osoan zehar digeri eta xurga dezakete laktosa eraginkortasunez. Bai laktasaren jardueraren jarraipena —hau da, entzimaren jarduerak helduaroan ere jarraitzea— bai lehen mailako hipolaktasia —entzimaren jarduera murriztea hestean— genetikoki determinatuta daude, eta haien prebalentzia aldatu egiten da populazio batetik bestera.


Lehen mailako laktosarekiko intolerantzia da erantzun sintomatiko bat, lehen mailako hipolaktasia duten gizabanakoetan agertzen dena laktosa kontsumitzen dutenean; laktasa entzimaren urritasuna dute, eta, beraz, heste meharrak ezin du digeritu. Sintomak askotariko maila eta intentsitatekoak dira: hasi flatulentziatik, eta diarrea eta abdomeneko mineraino. Oro har, horrelako kasuetan gomendatzen da laktosarik gabeko esnea, laktosa digeritzen laguntzen duten esnekiak (jogurtak, adibidez) edo oso laktosa gutxi dutenak (gazta, kasurako) hartzea.


Erreferentziak


Hernández Rodríguez M. Alimentación Infantil. Ed. Díaz de Santos, 3ª edición, Madrid, 2001.

Bueno M, Sarría A, Pérez-Gonnzález JM. Nutrición en pediatría. Ed Ergón, 2ª edición, 2003.