Larruazal-tolesturak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Larruazal-tolesaren lodiera neurtzen duen prozedura maiz erabiltzen da, gorputz-masaren indizearekin batera (GMI), gorputzeko gantza zenbatesteko.


Gantzaren eskualde-banaketa banaketa anatomikoa garrantzi kliniko handiko parametroa da. Gorputzeko gantza bi eremu handitan pilatzen da: larruazalpeko gantza (larruazalaren azpian doi-doi) eta gantz biszerala errai (arteko) gantza (sabelaldean pilatzen da, erraien inguruan). Ikerketa askok berretsi dute arazo kardiobaskularrak eta diabetesa izateko arriskua handiagoa dela obesitate biszeralaren kasuan, larruazalpekoaren kasuan baino.


Larruazal-tolesen bidez, larruazalpeko gantz-ehun kantitatea balioztatzen dugu. Horretarako, larruazal eta azpiko gantz-ehun geruza bikoitz bat neurtzen dugu eremu jakin batzuetan, muskulua harrapatzea saihestuz beti. Neurketarik ohikoena toles trizipitalarena da; besoan, trizeps muskuluaren eremuan neurtzen delako deitzen zaio horrela. Lipometro edo lipokalibre batekin egiten da neurketa, eta tolesaren lodiera milimetrotan jasotzen da.

Erreferentzia


Mataix J y Jurado ML, 2009. Valoración del estado nutricional. IV Estructura y composición corporal. En: "Nutrición y alimentación humana. Tomo II Situaciones fisiológicas y patológicas" 2ª edición. Editor J. Mataix. Ed. Ergon, Madrid (España).