Nola gertatzen da kutsadura gurutzatua? Mikroorganismo patogenoak (bakterioak, birusak) edo beste agente kaltegarri batzuk (alergenoak) elikagaietara transmititzen direnean elikagaien, eskuen, ekipoen eta/edo lanabesen bidez.
Kutsadura gurutzatua ekiditeko, honako neurri hauek hartu behar dira:
- Elikagaiak gordinekin eta prestatuekin lan egitean, azalera eta lanabes ezberdinak erabili behar dira.
- Ekidin egin behar da produktu garbiaren eta garbitu gabekoarekin arteko kontaktua, zuritatakoaren eta zuritu gabekoaren artekoa, prestatutakoaren eta prestatu gabekoaren artekoa.
- Kontsumitzeko prest dauden elikagaiak ezin dira maneiatu produktu gordinak maneiatzeko erabili diren makinaria eta lanabesekin edo azalera berean, baldin eta aurretik elementu guztiak garbitu ez badira.
- Arreta berezia eskaini behar zaie trapuei, kutsadura iturri izan ez daitezen; edo behin bakarrik erabiltzeko papera erabili behar da.
- Hondakinak ahalik eta azkarren kendu behar dira lan-azaleratik.