Kreatina

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Gibelean, pankrean (edo arean) eta giltzurrunean sintetizatzen den konposatu nitrogenatua, zenbait elikagaitan ere badagoena, hala nola haragian eta arrainean. Kreatina, behin sintetizatuta, muskulu eskeletikora garraiatzen da, non fosforilatu egiten baita fosfokreatina ekoizteko. Muskuluan oreka itzulgarrian egoten dira kreatina eta fosfokreatina. Fosfokreatina izatea muga garrantzitsua da intentsitate handiko ariketa laburretan, haren deplezioak ATParen (adenosina trifosfatoaren) birsintesia murrizten baitu.

Kirolarien artean ohikoa da kreatina gehigarri gisa erabiltzea. Zenbait ikerketak erakusten dute ahotiko osagarriek areagotu egiten dutela muskuluetako kreatina- eta fosfokreatina-edukia. Dirudienez, osagarri horiek errendimendua areagotzen dute ariketa labur eta intentsitate bizikoetan (adibidez, 20 segundoko esprintak). Dena den, eztabaidagai dira azterketa horiek erabilitako metodologiak. Ikerketa gehiago egin beharra dago osagarri horien eragin ergogenikoak frogatzeko.


Erreferentziak


Zudaire M. Qué es la composición corporal. Consumer, 2012.

Bellido D, Carreira J, Martínez M. Análisis de La composición corporal. En: Gil A, Ed. Tratado de Nutrición. Acción Médica. Madrid, 2005; Tomo III, p. 154-155.