Kontzentrazio plasmatikoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Odolean (zehazkiago, plasman) zirkulatzen duen substantzia baten kantitatea (hormonak, glukosa, proteinak eta abar). Gaixotasunak diagnostikatzeko erabiltzen da, adibidez.


Unitate bat baino gehiago erabil daitezke kontzentrazio plasmatikoak adierazteko. Ohikoenak hauek dira: mg/dL eta mmol/L. Plasman zirkulatzen duten substantzietako bakoitzaren balio normal edo fisiologikoen tarte batzuk daude. Tarte horietatik gorako edo beherako balioak agertzeak adierazten du alterazioak daudela organismoan.


Erreferentzia


M. Breshin, K. Dumith y R.G. Seeman. Diccionario de Medicina para Ciencias de la Salud. Editorial Mc-Graw-Hill- Interamericana. Madrid, 2009.