Kolina

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Lipido mota baten osagai bat da, fosfolipidoena (fosfatidilkolina eta esfingomielina), oso ugaria direnak gure organismoko zelula-mintzetan. Beharrezkoa da, gainera, azetilkolina sintetizatzeko. Hesteetako mugimenduak eta arterien uzkurtzea kontrolatzen parte hartzen duen konposatu bat da azetilkolina.


Kolina elikagai askotan dago. Kantitaterik handienak dituztenen artean, hauek nabarmentzen dira: gibela, arrautza, galorratza eta lekaleak. Datu garrantzitsu bat: bularreko esneak kolina asko du.


Konposatu honen eskasiak gaixotasun hepatikoak, arterosklerosia eta desoreka neurologikoak ere eragin ditzake.

Erreferentziak


E. Rojas Hidalgo. Diccionario de Nutrición y términos afines. Aula Médica. Madrid, 2008.