Koliformeak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Bakterioen generoen talde bat da, antzeko ezaugarri biokimikoak dituztenak. Gainera, bakterio talde hori animalien eta pertsonen heste-traktuan aurkitzen da, baina naturan ere aurki daitezke oso zabalduta (lurzoru, landare...). Escherichia genero nagusia da bakterio talde horretan. Badira beste bakterio genero batzuk ere, besteak beste: enterobacter, klebsiella eta citrobacter.

Bakterio horien taldearen absentzia elikagaien eta uraren kalitatearen adierazle gisa erabiltzen da (presentziak kutsadura adierazten du).

“Erabateko koliformeak” erreferentziak zera adierazten du: bakterio koliformeen eta “gorozki koliformeen” erabateko batura.