Kolezistokinina

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Heste meharrean, gehienbat duodenoan eta jejunoan, ekoizten den hormona. Zenbait faktorek eragiten dute kolezistokinina (CCK) jariatzea edo ekoiztea, hala nola hestean elikagaien nutriente batzuk agertzeak, batez ere koipeak eta proteinak (gantz-azidoak eta aminoazidoak).


CCKak zenbait funtzio betetzen ditu urdail-hesteetan:

1) Behazun-maskuriaren uzkurdura eragitea, behazuna duodenora iraiztea errazteko;

2) urdailean azido klorhidrikoaren jariapena sustatzea;

3) entzima eta hormonen jariapen pankreatikoa erregulatzea (intsulina eta glukagona).

4) Oddiren esfinterra, pankrea eta duodenoa lotzen dituen hodia, erlaxatzea eta irekitzea sustatzen du, digestio-entzimak aska daitezen;


Gastrinarekin eta sekretinarekin batera, urdail-hesteetan jariatzen den hormona nagusietako bat da, hain ezagunak ez diren beste batzuk badira ere, hala nola peptido inhibitzaile gastrikoa (GIP) edo hesteetako peptido basoaktiboa (VIP), besteak beste.


Erreferentziak


Anales del Sistema Sanitario de Navarra