Kirolariaren hidratazioa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Ariketa fisikoa egiten den bitartean ura eta elektrolitoak galtzeak kalte egiten die bai kirolariaren errendimenduari bai haren ongizateari. Kirolariek behar bezala hidratatu behar dute beren burua kirola egin aurretik, kirola egiten duten bitartean eta ondoren.


Hidratatzeko, ura eta elektrolitoak hartu behar dira; izan ere, egiaztatu da ura soilik hartuta ez direla erabat berritzen fluidoak, eta, beraz, kirola egitean galtzen diren elektrolitoak ere berritu behar direla. Kirolerako edari isotonikoak edo berritze hidroelektrolitikokoak, beraz, baliabide egokiak dira behar bezala hidratatzeko.

Erreferentziak


Fernández-Quintela A, 2008. Alimentación del deportista. "Bases de la alimentación humana”, V.M. Rodríguez, eta E. Simón koordinatzaileak, Netbiblo argitaletxea, A Coruña (Espainia)

Asker E eta Jeukendrup, 2011. Nutrition for endurance sports: Marathon, triathlon, and road cycling. Journal of Sports Sciences, 29(S1): S91–S99.