Karnitina

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Muskulu-ehunak eta gibelak ekoizten duten konposatu nitrogenatua. Zenbait elikagaitan dago, hala nola haragietan, arrainetan eta esnekietan. Karnitina entzima-sistema baten parte da; sistema horrek errazten du kate luzeko gantz-azidoak mitokondria-mintzera garraiatzea, gero oxidatzeko eta energia lortzeko.

Gehigarri gisa (L-karnitina) erabiltzen da erresistentzia-kiroletan, energia-iturri gisa gantz-azido gehiago erabiltzeko eta karbohidratoak aurrezteko. Baina ikerketa gehienek erakusten dute ariketak ez duela sortzen L-karnitinaren edo haren esterren gutxiegitasunik muskuluetan, eta hura gehitzeak ez duela aldatzen gantz-azidoen oxidazioa.


Ez da deskribatu ohiko dosien ondorio kaltegarririk (2 g/egun), baina badirudi erabilera ez dagoela justifikatua, ez baitago argi zein den haren eragin ergogenikoa.


Erreferentziak


González J, Sánchez P, Mataix J. Nutrición en el deporte. Ayudas ergogénicas y dopaje. Ed. Díaz de Santos, 2006; p. 357-8.

Kraemer WJ, Volek JS, Dunn-Lewis C. L-carnitine supplementation: influence upon physiological function. Curr Sports Med Rep. 2008;7(4):218-23.