Karbunko bakteridianoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Karbunko bakteridianoa edo antrax-a bakterio-zoonosia da, Bacillus anthracisak eragiten duena. Batik bat ugaztun belarjaleei eragiten die, nahiz eta ondorioak izan ditzakeen, halaber, bestelako ugaztunen eta zenbait hegaztiren artean. Gizakiak, oro har, infektatutako animalien bidez kutsatzen dira, baita zenbait lanbidek (albaitariak, abeltzainak...) dakarten esposizioagatik ere.

Hiru antrax-mota daude gizakiei dagokienez: azalekoa, gastrointestinala eta birikietakoa. Kasu gehienetan azalekoa da, eta antrax-esporek zauriak (ebaki edo urradurak) infektatzean sortzen da. Antraxa ez da pertsonen artean kutsatzen eta antibiotikoekin senda daiteke.

Fitxa – Antraxa - OIE