Karbonoaren aztarna

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Karbonoaren aztarna egiaztagiri bat da. Horren bidez neurtu egiten dira ondasunen ekoizpen-katean egiten diren karbono-dioxidoaren isuriak, lehengaiak sortzen direnetik hondakinak tratatzen diren arte (tartean daude manufakturatzea eta garraioa). Hortaz, CO2aren aztarna inpaktu-neurri bat da, giza jarduerek ingurumenean duten eraginari buruzkoa. Sortutako negutegi-efektuko gas-kopuruaren arabera zehazten da, eta, horretarako, karbono-dioxidoaren unitateak erabiltzen dira.

CO2aren aztarnaren bidez, helburua da enpresek kutsadura-mailak murriztu ahal izatea. Horretarako, ekoizpen-prozesuetan gertatzen diren isurketen kalkulu estandarizatua egin behar dute. Aztarnaren egiaztagiria ez da nahitaezkoa; baina, enpresa askok euren produktuek CO2aren balioak egiaztatzen dituen etiketa eramatea nahi dute. Izan ere, horrela, kontsumitzaileek produktu osasungarriagoak eta ez hain kutsagarriak hauta ditzakete.

Web orria ofiziala - karbonoaren aztarna