Karbohidrato bakunak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Karbohidrato bakunak azkar xurgatzen diren gluzidoak dira. Horrenbestez, haietatik azkar lor daiteke energia. Konposizioan azukre bat (monosakaridoak) edo bi azukre (disakaridoak) dituzte, eta ezaugarri hauek dituzte: ahalmen edulkoratzailea atxikitzen dute, uretan disolbagarriak dira eta erreduktoreak dira.

Elikagaietan monosakarido gisa aurkitzen diren karbohidrato sinple nagusiak fruktosa eta glukosa dira, batez ere, eta, disakaridoen artean, laktosa, sakarosa eta maltosa.


Gizabanako heldu osasuntsuak energiaren % 50-60 karbohidrato moduan kontsumitu behar du, eta energia totalaren % 10 baino ezin da kontsumitu azukre edo karbohidrato bakun moduan.


Horrelako azukreak dauzkaten elikagaien adibide batzuk: frutak eta barazki batzuk, mahaiko azukrea edo eztia, eta esnea, laktosari dagokionez. Beste elikagai prestatu batzuek ere badauzkate; adibidez, gozogintzako produktuek, izozkiek eta edari freskagarriek


Erreferentzia


Rodríguez VM, Simon E. Bases de la Alimentación Humana. Ed Netbiblo (2008)