Kalorimetria

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Askotariko fenomenoetan parte hartzen duen bero kantitatea neurtzeaz arduratzen den fisikaren atala.


Nutrizioari dagokionez, teknika bat edo tekniken multzo bat da, gizakietan gertatzen den energia-aldaketa edo -transferentzia —zeina sortutako bero gisa adierazten baita— neurtzeko erabiltzen dena. Jarduera edo lan bat egitean —hala nola ibiltzea, korrika egitea, ordenagailuan idaztea, arnasa hartzea edo beste edozein—, organismoak energia kontsumitzen du, eta energia horren parte bat bero bihurtzen da.


Kalorimetria mota bat baino gehiago daude:

  • Zuzenekoa: sortutako beroa zuzenean neurtzea da. Zuzeneko kalorimetriaren bi adibide: lehena, ponpa kalorimetrikoa, bolumen konstantean erretzen den elikagai edo substantzia baten errekuntza-beroa edo energia kalkulatzeko erabiltzen dena; bigarrena, ganbera termikoki isolatuak, gizaki batek edozein jarduera edo lan egindakoan sortutako beroa kalkulatzeko balio dutenak.
  • Zeharkakoa: gizakiaren oxigeno-kontsumoa eta anhidrido karbonikoaren ezabapena zehaztuz zenbatesten duena zenbat bero edo energia askatu den. Haren oinarria hau da: organismoan nutriente bat oxidatzen denean —hau da, erretzen denean— beharrezkoa da oxigeno kantitate jakin bat kontsumitzea, eta errekuntza horretan, halaber, karbono dioxido kantitate jakin bat sortzen da. Hala, dieta orekatua bada, jotzen da nutrienteen oxidazioan kontsumitutako oxigeno-litro bakoitzeko 4,8 kcal sortzen direla.


Erreferentzia


Marsé et al. Calorimetría: aplicaciones y manejo (2008)