Jaiotzatiko laktosarekiko intolerantzia

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Jaiotzatiko laktosarekiko intolerantzia urdail-hesteetako ondoez larri bat da, metabolismoaren jaiotzatiko akats bakan batek eragina. Anomalia molekular hereditario eta iraunkor bat da, laktosa digeritzeko ardura duen laktasa entzima hesteetan oso urria izatea edo batere ez egotea eragiten duena. Hesteetako entzima-jardueraren gabezia hori dela eta, laktosa ezin da digeritu eta xurgatu, eta diarrea handiak izaten ditu jaioberriak. Laktosarekiko intolerantzia duten haurren dietatik baztertu behar da azukre hori, eta laktosarik gabeko formulako esneaz elikatu behar dira.


Erreferentziak


Hernández Rodríguez M. Alimentación Infantil. Ed. Díaz de Santos, 3ª edición, Madrid, 2001.

Bueno M, Sarría A, Pérez-Gonnzález JM. Nutrición en pediatría. Ed Ergón, 2ª edición, 2003.