Isoflabonak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

landare-jatorriko konposatu kimikoak edo landareetan dauden aitzindarien deribatuak. Landare-zeluletan, haien hazkundea kontrolatzen dute, eta estresetik eta erradiazio ultramorearen eragin kaltegarrietatik babesten dituzte.


Isoflabonen egitura kimikoa giza estrogenoenaren antzekoa da (eta, horregatik, fitoestrogeno ere deitzen zaie); hori dela eta, babes-funtzioekin jardun dezakete organismoan.


Iturri dietetiko nagusia soja eta sojatik eratorritako produktuak dira.


Erreferentziak


Nutrición, salud y alimentos funcionales|SC Calvo Bruzos, C Gómez Candela, MA Royo Bordonada. Nutrición, salud y alimentos funcionales. Editorial UNED. 2012