Inulina

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Karbohidrato digerigaitz bat da, landare, fruta eta zereal askotatik lortzen dena. Gure digestio-entzimek ezin dute digeritu; beraz, dietan dagoen zuntzaren parte da, eta elikagai-industrian osagai gisa erabiltzen da elikagai funtzional batzuetan.


Alderdi kimikotik, inulinak eta haren deribatuak (oligofruktosa, fruktooligosakaridoak) fruktosa-katez osatuta daude; horregatik, eskuarki fruktano deritze. Konposatu honen eta haren deribatuen ezaugarririk estimatuenetako bat haren propietate prebiotikoak dira, hau da, koloneko bakterio-flora (bifidobakterioak eta laktobaziloak) onuragarriaren hazkundeari laguntzeko eta, aldi berean, kaltegarri gerta daitezkeen beste espezie batzuen hazkundea murrizteko duen ahalmen selektiboa.


Inulinak eta haren deribatuak botikagintzan ere erabiltzen dira eszipiente gisa, gehigarri gisa, agente teknologiko gisa edo laguntzailekide gisa.


Inulinaren iturri diren beste elikagai natural batzuk, txikoriaz gainera, tipula eta baratxuria dira, besteak beste.


Erreferentziak


Bases de la Alimentación Humana. V.M. Rodríguez y E. Simón (2008)