Ikosanoideak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Ikosanoideak gantz-azidoetatik, nagusiki azido arakidonikotik, eratorritako molekulak dira, eta jarduera biologiko handia dute. Hainbat motatako ikosanoideak daude, hala nola prostaglandinak, prostaziklinak, tronboxanoak eta leukotrienoak.


Ikosanoideek askotariko eragin biologikoak dituzte. Desberdinak dira eraginok ikosanoide motaren eta haren kontzentrazioaren arabera. Izan ere, kontrako ondorioak ere ager daitezke konposatu jakin baten kasuan.


Ondorioen artean, nabarmentzekoak dira ikosanoideek hauekin duten erlazioa: odol-plaketen agregazioa, arteria-presioa, hantura-prozesuak, organismoaren erantzun immunea, eta abar. Beraz, ikosanoideen ekintza biologikoen aniztasuna dela eta, ez da harritzekoa konposatu horiek gaixotasun edo prozesu patologiko askotan esku hartzea. Zenbait farmakok, hala nola aspirinak, hanturaren aurka jarduten dute, organismoak ikosanoideak sintetizatzea eragozten baitute.


Erreferentziak


Gil A, Sánchez de Medina, F, . Comunicación intercelular: hormonas, eicosanoides, factores de crecimiento y citokinas. En: "Tratado de Nutrición. Tomo I Bases fisiológicas y bioquímicas de la nutrición humana" 2ª edición. Editor A. Gil Ed. Médica Panamericana, Madrid (España).