Homozisteina

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Zelulen metabolismoan garrantzi handia duen aminoazido sufredun bat da homozisteina.


Gaur egun, gauza jakina da aminoazido honen plasmako kontzentrazioak markagailu gisa erabil daitezkeela norbaitek istripu kardiobaskularra edo zerebrobaskularra izateko duen arriskua iragartzeko. Orain dela gutxi, gainera, deskribatu da erlazionatuta daudela homozisteinaren plasmako kontzentrazioa eta kalte neuronala. Ez dago argi plasman aminoazido horren kontzentrazioa handiegia izateak zer eragin duen sistema baskularrean, baina zelula-kulturekin eta gizakietan egindako zenbait ikerketak erakutsi dute alterazioak eragiten dituela odol-hodien endotelioan, eta aterosklerosiaren lehen etapetako bat izan liteke hori.


Plasmako homozisteina-kontzentrazioak altuak izan ez daitezen, garrantzitsua da B6 eta B12 bitaminen eta azido folikoaren kantitate egokiak izatea. Beraz, agerikoa da hiru bitamina horien ingestio egokia, adituen batzordeek ezarritako gomendio dietetikoen araberakoa, beharrezkoa dela osasun kardiobaskular ona izateko.


Erreferentziak


C.M. Aguilera, MD Mesa y DA De Luis. Nutrición y enfermedad cardiovascular. En: Tratado de Nutrición. A. Gil (ed), pp.491-515. Editorial Médica Panamericana, Madrid, 2010.