Historia dietetikoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Gizabanako baten ingestio globala eta elikadura-kontsumoko ohiturak iraganeko edozein alditan —oro har, azken hilabetea, azken sei hilabeteak edo azken urtea— kuantitatiboki balioesteko metodoa. Aditu batek gidatutako elkarrizketa luze baten bidez egiten dira galderak. Historia dietetikoa osatzeko, 24 orduko oroigarri bat edo gehiago eta elikagaien kontsumo-maiztasunari buruzko galderak egiten dira.


Metodo honen baliagarritasuna asko baldintzatzen dute galdetzailearen eta erantzulearen dohainek, protokoloaren zehaztasuna eta ingestioa zenbatesteko erabiltzen diren teknikak direla eta. Baliagarritasun hori diseinu prospektiboetan zenbatetsi da, elikadura-erregistroa erreferentziako metodo gisa erabiliz. Oro har, ikusi izan da historia dietetikoak balio handiegia ematen diola gizabanakoen ohiko ingestioari, eta, aldiz, ez diela behar besteko baliorik ematen kontsumo irregularrei eta maiz egiten ez direnei.


Erreferentziak


Arroyo M, Martínez de la Pera C, Rocandio AM. Valoración del estado nutritivo. En: Rodríguez VM, Simón E. Bases de la Alimentación Humana. Ed. Netbiblo S.L. La Coruña, 2008; p. 407-419.

Yago MD, Martínez de Victoria E, Mañas M. Métodos para la evaluación de la ingesta de alimentos. En: Gil A, Ed. Tratado de Nutrición. Acción Médica. Madrid, 2005; Tomo III, p. 57-59.