Histaminarekiko intolerantzia

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Histaminarekiko bateraezintasun bat da. Histamina zenbait elikagairekin batera irensten dugun substantzia bat da: arrainak (hegalaburra, berdela, hegaluzea, sardina, antxoa), gazta ondua, zenbait hestebete, txokolatea, ardo beltza, etab. Asaldu horri histaminosi ere deitzen zaio.


Egoera arrunt batean, histamina irensten dugunean, gure organismoak transformatu eta kanporatu egiten du. Dena dela, norbaitek intolerantzia hori duenean, ezin du kanporatu histamina hori, eta pilatu egiten zaio organismoan. Hori dela eta, migraina, buruko mina, zorabioa, arazo gastrointestinalak, takikardia, bihotz-arritmia, hipotentsioa, sudur lehorra, asma, depresioa eta azaleko gorritasuna agertzen dira.


Kasu gehienetan, histaminarekiko intolerantzia ez da genetikoa; hartutako gaitz bat izaten da, eta herritarren % 1i eragiten dio, gutxi gorabehera. Histaminarekiko intolerantzia dutenen % 80 adin ertaineko emakumeak dira.

Erreferentzia


Schwelberger HG. Histamine intolerance: a metabolic disease? Inflammation Research 59 Suppl 2:S219-221 (2010)