Hipogluzemia

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Zirkulazioan dabilen odoleko glukosaren kontzentrazio anormalki baxua da; jotzen da hipogluzemia dagoela kontzentrazio hori 0,80 g/L-tik beherakoa denean. Glukosaren metabolismoaren desoreka baten ondorioz gertatzen da.


Kausa asko izan ditzake. Honela sailkatu daitezke:

  • Hipogluzemia exogenoak: barau luzeegiak, intentsitate handiko ariketa fisikoak, edari alkoholdunen gehiegizko kontsumoak edo diabetesa tratatzeko erabiltzen diren medikamentuak, hala nola intsulina edo ahotiko hipogluzemiatzaileak, modu desegokian hartzeak eragin ditzakete.
  • Hipogluzemia endogenoak: batez ere, desoreka metabolikoek eragindakoak izaten dira; adibidez, metabolismoaren sortzetiko asalduak (galaktosarekiko, fruktosarekiko edo leuzinarekiko intolerantzia, besteak beste) edo asaldu endokrinoak (intsulinomak, pankreako tumoreak, etab.)


Hipogluzemia moderatuaren sintoma nagusiak hauek dira: gosea sentitzea, nekea, epigastrioko mina, ikusmen lausoa, dardarak, izerdi hotza eta palpitazioak. Kasurik larrienetan, konbultsioak, konorte-galerak eta ondorio neurologikoak ere gertatzen dira.


Hipogluzemia tratatzeko, gerta daiteke nahikoa izatea elikagaiak hartzea, baina kasu larrietan glukosa zain barnetik eman behar izaten da batzuetan.


Erreferentziak


Medline Plus

Fundación Diabetes