Hemoglobina glukosilatua

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Diabetesaren kontrol metabolikorako irizpideen artean, hemoglobina glukosilatua dago (HbA 1c). Epe luzera gluzemia kontrolatzeko parametrorik onena dela jotzen da; izan ere, aurreko 2-4 hilabeteetako kontrol-mailari buruzko informazioa ematen du, eta konplikazio mikro eta makrobaskularren agerpenarekin erlazionatzen da, 1 motako nahiz 2 motako diabetesa duten pazienteetan.


Kontrol gluzemikoaren helburu nagusia da, bai American Diabetes Association (ADA) elkartearentzat, bai Espainiako zenbait elkarte zientifikorentzat. Paziente diabetiko batentzat, lortu beharreko helburua litzateke HbA 1c-aren balioa % 6,5-7 izatea, kontuan izanik ohiko balioa % 4-6 dela. Nolanahi ere, balio horiek aldatu egin daitezke pazientearen arrazaren eta adinaren arabera.


Erreferentziak


American Diabetes Association, 2013. Standards of Medical Care in Diabetes. Diabetes Care, 36 Supplement 1: S11-S66.

Ruiz de Adana M, Rigla M, 2009. Consenso sobre el uso de la monitorización continua de glucosa. Avances en Diabetología, 25: 96-98.

Sanz A, Riobó P, Albero R, 2007. Tratamiento farmacológico de la diabetes. En: “Nutrición enteral y diabetes”. Editores: P García y A Mesejo. Ed. Glosa, Barcelona.