Hematiak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Hematiak edo globulu gorriak dira barruan hemoglobina duten odol-zelulak. Globulu gorriak dira gorputzeko zelula eta ehunetara oxigenoa eramaten duten zelula nagusiak. Forma bikonkaboa dute, ehunetan oxigenoa karbono dioxidoz trukatzeko eremu handiagoa izateko. Gainera, mintz malgua dute, eta horri esker zeharkatzen dituzte kapilarrik estuenak globulu gorriek.


Erreferentzia


Nelson, DL & Cox, M. Lehninger.(2005) Principios de Bioquímica. (4º Edicion) Omega