Hegazti-influentza edo hegazti-gripea infekzio-gaixotasuna da. Hegaztiei eragiten die eta influentza-motako birusak eragiten du. Animalien gaixotasuna da, eta ezinbestean jakinarazi behar da Europar Batasunean.
Hegazti-gripeak gizakia kutsatzeko arriskua oso txikia da, baina Asiako hego-ekialdean pertsona kutsatuen kasuak atzeman dira (H5N1 birusa). Pertsona horiek zuzeneko eta etengabeko kontaktua zuten kutsatutako hegaztiekin.