Hazkuntza-kurbak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Haurtzaroko eta nerabezaroko hazkuntza eta garapena ebaluatzeko erreferentzia gisa erabiltzen diren tresna baliagarriak dira hazkuntza-kurbak. Aukera ematen dute hazkuntza-erritmoa edo -abiadura ebaluatzeko eta hazkuntza heltze-prozesuarekin bat datorren aztertzeko. Pediatrian erabiltzen diren zenbait parametroren informazioa ematen dute: adinari dagokion luzera/garaiera, adinari dagokion pisua, luzerari dagokion pisua, garaierari dagokion pisua, adinari dagokion gorputz-masaren indizea, eta garezur-perimetroa.


Haurren nutrizio-egoera zehazten dute, eta, horrez gainera, zenbait erakundek populazioen ongizate orokorra neurtzeko erabiltzen dituzte, osasun-politikak formulatzeko eta haien eraginkortasuna planifikatzeko.


Gehien erabiltzen direnetako bi Orbegozo Fundazioaren hazkuntza-kurbak (2004) eta Osasunaren Mundu Erakundearenak (OME; 2006) dira.


Erreferentziak


Organización Mundial para la Salud (OMS) Departamento de Nutrición para la Salud y el Desarrollo, 2006. Patrones de crecimiento infantil de la OMS. Longitud/estatura para la edad, peso para la edad, peso para la longitud, peso para la estatura e índice de masa corporal para la edad.

Curvas y Tablas de Crecimiento. (Estudios longitudinal y transversal). Fundación Faustino Orbegozo Eizaguirre, 2004.