Haurdunaldiko diabetesa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Haurdunaldiko konplikaziorik ohikoenetako bat da haurdunaldiko diabetesa. Haurdunen % 5i eragiten dio, eta desagertu egiten da erditu ondoren. Ez dago adostasunik jatorriaren inguruan, baina intsulinaren mendekoa ez den diabetes gisa edo 2 motako diabetes gisa sailkatzen da.


Haurdunaldian agertzen den intsulinarekiko erresistentziak, edo hura garatzeko joerak, ez du beti erakusten seinale klinikorik hasieran. Dena dela, glukosa-maila altuak eta intsulinarekiko erresistentziarekin erlazionatutako beste zantzu batzuk ager daitezke haurdunaldiak aurrera egin ahala.


Tratamendua izaten da dieta aldatzea eta ariketa fisikoa egitea; neurri horiek nahikoa ez badira, baliteke intsulina-injekzioak behar izatea. Haurdunaldiko diabetesak areagotu egiten du amak gerora intsulinarekiko erresistentzia, 2 motako diabetesa, arteria-presio altua eta obesitatea izateko arriskua.


Referencias


Manzanares JM. Dieta de preparación para prueba de tolerancia oral a la glucosa. P. En: Salas-Salvadó, Bonada A, Trallero R, Saló ME, Burgos R. Nutritión y Dietética Clínica. 2ª ed. Elsevier. Barcelona, 2008; p. 562-3.

Brown JE. Nutrición en las diferentes etapas de la vida. McGrawHill. México, 2006; pp. 125-9.