Gutxieneko iraupen-data

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Gutxieneko iraupen-datak honako hau adierazten du: produktuak zein egunera arte mantentzen dituen kontserbazio-baldintza egokietan bere berariazko baldintzak.

Gutxieneko iraupen-data honako esaldi hauen bidez adierazten da:

  • “Ahal dela, ………….. aurretik kontsumitu”, datak eguna zehazten badu.
  • “Ahal dela, ………….. amaitu aurretik kontsumitu” gainerako kasuetan.

Data argi adieraziko da, eta honako hurrenkera honetan: eguna, hilabetea eta urtea. Elikagaien kasuan:

  • Elikagaiak hiru hilabete baino gutxiago irauten badu, nahikoa da eguna eta hilabetea zehaztea.
  • Elikagaiak hiru hilabete baino gehiago, baina 18 hilabete baino gutxiago irauten badu, nahiko da hilabetea eta urtea zehaztea.
  • Elikagaiak 18 hilabete baino gehiago irauten badu, nahikoa da urtea zehaztea.