Gorputz zetonikoak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Gorputz zetonikoak gibelean ekoizten diren konposatu kimikoak dira. Haien zeregina da energia ematea ohiz kanpoko egoeretan, glukosaren metabolismoa ezin denean erabili.


Gibela da gorputzeko ehunen eta organoen energia-beharrizanei eusteko glukosa eta gantz-azidoak prozesatze, ekoizte eta esportatzeari lotutako organo nagusia. Zenbait egoera fisiologiko eta fisiopatologikotan (barauan, hipogluzemian edo diabetes mellitusaren kasuan), organismoak koipeak erabiltzen ditu nagusiki, eta ez azukreak, energia sortzeko. Halakoetan, gibelak azetoazetato eta d-3-hidroxibutirato kantitate handiak ekoitz ditzake (zetosia). Konposatu horiek odol-zirkulaziora sartzen direnean, azetoazetatoa berez deskarboxilatzen da, eta azetona sortzen. Hiru substantzia horiei, batera, gorputz zetoniko deritze.


Konposatu horiek kanporatzeko bidea gernua edo arnas botatzea dira. Arnas botatzearen kasuan, hatsaren fruta-usain bereizgarria sortzen da, susmarazten duena organismoan gorputz zetonikoak sortzen ari direla.


Gorputz zetonikoen maila handiak odoleko pH-a jaistea dakar, eta, beraz, azidosi metabolikoa, ondorio larriak dituena organismoarentzat. Haren sintomak dira apetiturik eza, urdaileko mina, goragaleak edo gorakoak, arnasestua, aho lehorra eta gainbehera orokorra.


Gorputz zetonikorik dagoen ala ez jakiteko, odola eta gernua azter daitezke. Gernuan, zetonazko bandak erabiltzen dira, gorputz zetonikorik baden ala ez jakiteko. Odolean modu goiztiarragoan atzeman daitezke, zeren gorputz zetonikoak hasieran odolean daude eta gero gernura iragazten dira. 0,6 mmol/L-tik beherako balioek adierazten dute odolean ez dagoela gorputz zetonikorik.


Erreferentzia


Lehninger, Albert L. (2009). Principios de Bioquímica: Lehninger. Ed Omega Espanha. Guyton y Hall. Tratado de fisiología médica (2011). Ed Elsevier.