Gorputz-pisua

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Gorputz-masaren adierazle globaletan, pisua da eskuratzeko eta erreproduzitzeko errazena. Hori dela eta, pertsona baten egoera nutrizionala zehazteko erreferentzia gisa erabiltzen da, betiere beste parametro batzuekin lotzen bada, hala nola sexuarekin, adinarekin, altuerarekin eta gorpuzkerarekin. Garrantzitsua da nabarmentzea balantzak ematen duen pisua ez dela bakarrik aztertu behar, gantzaren eta muskulu-masaren ehunekoak kontuan hartuta baizik.


Energia-sarreraren eta -beharren arteko orekak zehazten du pertsona baten pisua, eta pertsona bakoitzaren araberakoa da. Pisu mota bat baino gehiago daude:

  • Egungo pisua: elkarrizketa egitean pazienteak duen pisua.
  • Ohiko pisua: pazientearen esanetan azken urteetan izan duen pisu egonkorra.
  • Izan nahi lukeen pisua: pazienteak lortu nahi duen pisua, bere ustez ondo sentiaraziko duena. Paziente bakoitzaren eta faktore sozial, estetiko eta psikologikoen araberakoa da.
  • Pisu normala edo teorikoa: populazio arruntaren pisu-altuera tauletan gizabanako jakin batentzat ezartzen den pisua.
  • Pisu ideala: estatistikoki bizi-itxaropen handiena ematen duena.
  • Pisu ideal zuzendua: gantz-masa metabolikoki aktiboaren portzentajearen arabera kalkulatua.


Erreferentziak


Astiazarán I, Lasheras B, Ariño A, Martínez A (2003). Alimentos y Nutrición en la Práctica Sanitaria. Ed Diaz de Santos

Rodríguez VM, Simon E (2008). Bases de la Alimentación Humana. Ed Netbiblo

Sociedad Argentina de Nutrición. (SAN). http://sanutricion.org.ar/campus/curso_nutri_clinica/abordaje_nutricional_obesidad.pdf