Gluzemia-indizea (GI)

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Erreferentziako elikagai baten aldean gluzemia areagotzeko zer ahalmen duen adierazteko elikagai bati esleitzen zaion balioa. Elikagai baten GIa 70 edo handiagoa bada, esaten da GI handia duela; 56 eta 69 artekoa bada, GIa ertaina da; eta balioa 55 edo txikiagoa bada, GI txikiko elikagaia da. Balio horiek ezartzeko, 100 balioa ematen zaio 50 gramo glukosari.

Besteak beste, faktore hauek zehazten dute GIa: partikularen tamaina (zenbat eta txikiagoa, orduan eta GI handiagoa), gelatinizazio-maila (almidoi-pikorrak zenbat eta gehiago gelatinizatu, orduan eta GI handiagoa), amilosa/amilopektina erlazioa (zenbat eta amilopektina gehiago, orduan eta GI handiagoa), xurgatze-prozesua (fruktosaz aberatsak diren elikagaiek GI txikiagoa dute, fruktosa mantsoago xurgatzen baita), elikagaien prozesatze mekanikoa edo termikoa (zenbat eta gehiago prozesatu, orduan eta GI handiagoa), dietan irensten diren gainerako elikagaiak.


Erreferentziak


Kaye Foster-Powell, Janette B. Miller. "International Tables of Glycemic Index", Am J Clin Nutr 1995;62:871S-93S.

Noriega E. El índice Glucémico. Cuadernos de Nutrición 2004; 27: 117-24.

Wolever TMS, Jenkins DJA, Jenkins AL, Josse RG. The glycemic index: methodology and clinical implications. Am J Clin Nutr 1991; 54: 846–54.