Glukogeno-gainkarga

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

kirolariek, kirol-errendimendua hobetzearren, glukogeno-erreserbak ahalik eta gehien handitzeko erabiltzen duten nutrizio-estrategia. Aldaera ugari badago ere, lehiaketa baten aurreko astean dieta eta entrenamendua erregulatzea da, premisa honetan oinarriturik: erreserbak hutsik egon ondoren karbohidratoak eskuratzea sustatzen bada, glukogeno-erreserbak % 20 eta % 40 artean handitzen dira normala denaren gainetik.

Bi fase izaten dira:

  • Deplezio-fasea: (gutxi gorabehera, lehiaketaren aurreko zazpigarren eta laugarren egunen artean): atletak intentsitate handiko ariketa fisikoa egiten du dieta normala erabiliz.
  • Gainkonpentsazio-fasea: azken egunetan, murriztu egiten da entrenamenduen iraupena eta intentsitatea, eta handitu, berriz, dietako karbohidrato kantitatea.


Erreferentziak


Rodríguez VM, Simon E. Bases de la Alimentación Humana. Ed Netbiblo (2008)

V.M. Rodríguez y Aritz Urdampilleta. Nutrición y dietética para el deporte. Manual práctico. Ed Netbiblo (2013)

Onzari M. Alimentación y deporte. Guía práctica. Ed. Ateneo (2010)