Giltzurrun-litiasia

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Giltzurrunen edo gernubideen barruan (ureterrak, maskuria) kalkuluak edo harriak izateak eragiten duen gaixotasuna. Giltzurrun-kalkuluak gernuaren osagai arruntez osatuak egoten dira, baina, zenbait arrazoi direla bide, osagai horiek kontzentratu eta solidotu egiten dira zenbaitetan, eta tamaina ezberdinetako zatiak sortzen dira. Urolitiasi edo nefrolitiasi ere esaten zaio.

Giltzurrun-kalkuluak sortzea eragiten duten faktoreetako bat da kalkuluak osatzen dituzten substantzien kontzentrazioa. Kalkuluak eratzeko, kontzentrazio horiek handiak izan behar dute. Era berean, kanporatzen den gernu kantitatearen bolumen totalaren araberakoak izaten dira kontzentrazio horiek. Zenbait kalkuluren eraketan, gernuaren pH-ak ere eragiten du.

Giltzurrun-kalkulu mota bat baino gehiago daude. Maizen agertzen direnak kaltzio oxalatozkoak eta kaltzio fosfatozkoak dira. Ez dira hain ohikoak uratozko eta zistinazko kalkuluak.


Erreferentzia


M.E. Castro. Litiasis Renal. En: Nutrición clínica y Dietoterapia. L.P. Rodota y ME Castro (eds) pp.245-252. Editorial Médica Panamericana. Buenos Aires, 2012.