Giltzurrun-gutxiegitasuna

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Giltzurrun-gutxiegitasuna edo giltzurrunen hutsegitea gertatzen da giltzurrunak gai ez direnean odoleko toxinak eta beste hondakin-substantzia batzuk behar bezala iragazteko. Giltzurruna bat-batean lesionatzen den edo denborarekin mantsoago lesionatzen den aintzat hartuz, giltzurrun-gutxiegitasun akutu edo kroniko gisa sailkatzen da.


Gaixotasun kronikoa oso aurreratua dagoen kasuetan, eta akutua denean, organismoarentzat toxikoak diren substantziak (kreatinina, urea) eta likidoa atxiki egiten dira. Horrez gain, gaitz kronikoak alterazioak eragiten ditu koipeen eta karbohidratoen metabolismoan eta hezurren metabolismoan.


Erreferentziak


Goldstein-Fuchs J eta McQuiston B, 2004. Insuficiencia renal. “Nutrición clínica práctica” 2en edizioa. L Matarese eta M Gottschlich argitaratzaileak. Elsevier argitaletxea, Madril (Espainia).

López J, Ortiz A eta Sánchez M, 2010. Nutrición en las enfermedades renales. "Tratado de Nutrición. IV alea Nutrición Clínica" 2en edizioa. A Gil argitaratzailea. Médica Panamericana argitaletxea, Madril (Espainia).