Gerri-aldaka adierazlea (GAA)

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Sabelaldeko gorputz-gantzaren banaketa zehazteko erabiltzen den adierazle antropometrikoa. Gerriaren eta aldakaren perimetroen arteko zatiketa eginez kalkulatzen da.


Adierazle honen arabera, obesitatea honela sailkatzen da:

  • zentrala edo tronkularra (GAA > 0,95 gizonezkoetan; GAA > 0,8 emakumezkoetan)
  • periferikoa edo orokorra (GAA ≤ 0,95 gizonezkoetan; GAA ≤0,8 emakumezkoetan).


Adierazle hau garrantzitsua da gorputzeko gantzaren banaketa zentrala alterazio metabolikoen iragarle ona delako eta arrisku kardiobaskularra hautematen laguntzen duelako. Haren muga nagusien jatorria izaten dira gorputzeko perimetroen neurketan (gerria eta aldaka) egindako akatsak eta gantz-ehunari ez dagozkion faktoreengatiko aldaketak izateko aukera.


Erreferentziak


Planas M, Pérez-Portabella C, Virgili N. Valoración del estado nutricional en el adulto. En: Gil A, Ed. Tratado de Nutrición. Acción Médica. Madrid, 2005; Tomo III, p. 128.

Czernichow S, Kengne AP, Stamatakis E, Hamer M, Batty GD. Body mass index, waist circumference and waist-hip ratio: which is the better discriminator of cardiovascular disease mortality risk?: evidence from an individual-participant meta-analysis of 82 864 participants from nine cohort studies. Obes Rev. 2011;12(9):680-7.