Gastritisa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Gastritisa mukosa gastrikoaren hantura bat da, tokikoa edo hedatsua izan daitekeena. Gastritisaren tratamendu dietetikoa ez da beti bat: hiperklorhidriarekin batera agertzen bada (azido klorhidriko gehiago jariatzea), ultzera peptikoa bezala tratatzen da, baina beste era batera tratatzen da, baldin eta hipoklorhidria (azido klorhidriko gutxiago jariatzea) edo aklorhidria (azido klorhidrikorik batere ez jariatzea) agertzen bada. Azken kasu horretan, gomendatzen da gantzen ingestioa murriztea, gehienez egunean 4 otordu egitea (eskuarki, digestioak oso luzeak izaten direlako) eta burdinaren eta B12 bitaminaren gehigarriak hartzea (haien absortzioa narriatuta egongo baita).


Erreferentziak


Salas-Salvadó J. Nutrición y Dietética Clínica. Ed. Elsevier Masson, 2ª Ed, Barcelona, 2008.