Galaktosemia

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Galaktosemia herentziazko gaixotasun bat da, galaktosa metabolizatu eta glukosa bihurtzeko ezintasuna ezaugarri duena; galaktosa organismoan metatzen da, eta lesioak eragiten ditu. Hiru entzima hauen faltagatik sor daiteke galaktosemia: galaktokinasa, galaktosa-1-fosfato uridiltransferasa eta galaktosa 4-epimerasa.


Sintomatologia eta larritasuna falta den entzimaren araberakoak dira. Kasu guztietan, tratamendua izaten da galaktosa eta haren aitzindaria, laktosa, dietatik kentzea.


Erreferentziak


Hernández Rodríguez M. Alimentación Infantil. Ed. Díaz de Santos, 3ª edición, Madrid, 2001.

Bueno M, Sarría A, Pérez-González JM. Nutrición en pediatría. Ed Ergón, 2ª edición, 2003.