Gainpisua

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Nutrizio-egoera horretan, norbanakoak bere garaierarako osasungarritzat jotzen den pisua baino handiagoa du, gorputzeko gantz-edukia handiegia delako. Gorputz-masaren indizea erabiliz, 25 eta 26,9 artekoa denean, I. mailako gainpisua dago; 27 eta 29,9 artekoa bada, II. mailakoa edo aurreobesitatea.


Gainpisuaren diagnostikoa egiteko baldintza da gantz-masaren gehiegizko pilaketaren ondorio izatea; beraz, ezinbestekoa da gorputz-konposizioa nolakoa den jakitea, gerta baitaiteke garaiera jakin baterako gehiegizko pisua dena gehiegizko muskulu-masaren ondorio izatea, eta, beraz, gainpisua ez izatea diagnostikoa.


Erreferentziak


SEEDO

Rodríguez VM, Simon E. Bases de la Alimentación Humana. Ed Netbiblo (2008)