Ferritina
Jump to navigation
Jump to search
Zelulen barruan dagoen proteina bat da, burdina biltegiratzen duena gorputzak behar duenean erabil dezan. Haren odoleko kontzentrazioa organismoan biltegiratuta dagoen burdina-kantitatearen araberakoa da.
Odoleko balio normalak hauek dira:
- Gizonak: 12-300 ng/mL
- Emakumeak: 12-150 ng/mL
Ferritina-maila altuak izateko arrazoiak izan litezke, nagusiki, gibeleko alterazioak, transfusioak eta hemokromatosia; maila baxuen jatorriak, berriz, hemorragiak, hilekoa eta burdina-absortzio urria.
Erreferentziak
Hoffman R, Benz Jr. EJ, Shattil SJ, et al., eds. Hematology: Basic Principles and Practice. 4th ed. Philadelphia, Pa: Churchill Livingston; 2005:482.