Elikagai “lighta” edo “arina”

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Erreferentziako elikagaiak baino energia-ekarpen txikiagoa egiten duen elikagaia. Elikagai lighten oinarrian, lehendik merkatuan dauden elikagaiak daude, hala naturalak nola prozesatuak. Elikagai horien osagairen bat kendu, murriztu edo ordezten da, elikagai bera baina energia-dentsitate txikiagorekin lortzeko. Elikagai light bat egiteko elikagai-industrian erabiltzen diren teknika nagusiak hauek dira: azukreak murriztea edo edulkoratzailez ordeztea, eta gantzak murriztea edo ordeztea. Elikagai lightak ordezko aukera bat dira gehiegizko pisua gainpisua edo obesitatea, diabetea eta hipertriglizeridemia dutenentzat; izan ere, gaixotasun horiekin ezinbestekoa da kaloria-ingestioa edo azukreen kontsumoa mugatzea.


Elikagai light batek eskakizun hauek bete behar ditu, Elikaduraren Ordenamendurako Ministerioarteko Batzordeko adituek 1990ean adostutakoaren arabera:


  1. Erreferentziako elikagai bat egon behar du merkatuan. Adibidez, maionesa lighta egoteko, light ez den homologo bat egon behar du.
  2. Elikagaiaren energia-balioak erreferentziako elikagaiarena baino % 30 txikiagoa izan behar du gutxienez.
  3. Etiketan informazio honek agertu behar du: Kaloria-murrizketaren ehunekoa, energia-balioa (100 gramoko edo 100 mililitroko) eta erreferentziako elikagaia badela.


Erreferentziak


Lobstein T, Davies S. (2009) Defining and labelling 'healthy' and 'unhealthy' food. Public Health Nutr. 12(3):331-40.

Wheeler M.L., Franz, M., Heins, J., Schafer, R., Holler, H., Bohannon, B., Bantle, J., Barrier, P. (1994). Food labeling. Diabetes Care, 17, 481-487.