Elikagai-laguntza

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Elikagaiak dohaintzan ematea da (batzuetan, askoz merkeago eskaintzen dira), edo elikagaiak erosteko dirua ematea. Laguntza hori herrialde batek edo erakunde batek eman diezaioke elikagai-ziurgabetasuneko egoeran dagoen gizatalde bati.


Eskuarki, herrialde batek beste bati ematen dion laguntza izaten da, baina gerta daiteke, halaber, emaileak bere herrialdeko populazio-sektore batzuei ematea.


Laguntza ematea ez da elkartasun-jarduera desinteresatu bat izaten beti; batzuetan, estrategia komertzial bat izan daiteke emailearentzat (bere kanpo-merkatua handitzeko, trukean onurak lortzeko edo herrialde hartzailearen elikadura-autonomia ahultzeko).


Erreferentziak


K. Pérez de Armiño “Diccionario de Acción Humanitaria y Cooperación al Desarrollo