DNA

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Helize bikoitzean biribilkatutako bi kate luze antiparalelotan antolatuta egon ohi den polimeroa, organismo bizidun ezagun guztien eta zenbait birusen garapenean eta funtzionamenduan erabiltzen diren jarraibide genetikoak dituena eta jarraibide horien herentziazko transmisioaren ardura duena.

Organismo eukariotoetan, DNA gehiena nukleoan dago, kromosoma izeneko egituratan antolatuta, baina mitokondrietan eta kloroplastoetan ere badago. Organismo prokariotoetan, DNA zelula-zitoplasman dago.


Erreferentzia


Lehninger, Albert L. (2009). Principios de Bioquímica: Lehninger. Ed Omega Espanha.