B3 bitamina
Niazina izenarekin ere ezagutzen da eta elikagai askotan aurkitzen den bitamina hidrodisolbagarri bat da; bereziki ugaria da erraietan, haragietan, arrainetan, barraskiloetan, fruitu lehorretan eta lekaleetan.
Egunean 18-20 mg B3 bitamina hartzea gomendatzen da gizonezkoen kasuan, eta 14-15 mg emakumeen kasuan. B3 bitaminaren eskasia ararora da eta gihar ahultasuna, anorexia eta azal arazoak eragin ditzake, luzera pelagra eraginez.
Ia zerealak bakarrik jaten dituzten pazienteetan edo animalia-proteina gutxi hartzen dituztenetan agertzen da, edo malabsortzioa duten alkoholiko eta minbizidunetan.
Erreferentziak
Mahan, L. K. & Escott-Stump, S. (1998). Nutrición y Dietoterapia de Krause (9na. ed.) McGraw-Hill Interamericana
Gil, A. (2010).Tratado de Nutrición (2ª ed). Editorial Medica Panamericana