Sufrea

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Sufrea mikronutriente bat da; zehazki, mineral esentzial bat. Organismoko zelula guztietan dago, eta egiturazko funtzioak (larruazaleko, ileko eta azazkaletako keratinan, adibidez) eta funtzio erregulatzaileak ditu, entzima eta hormonen parte baita (hala nola heparinarena, intsulinarena eta fibrinogenoarena).


Sufrea zisteina eta metionina aminoazido sufredunetan dago; beraz, proteinen ingestio orekatutik eskuratzen da haren ingestio dietetikoa (ingestio gomendatua: 10 mg metionina + zisteina/kg/egun). Aminoazido horiek oso ugariak dira dietako proteinetan; are gehiago animalia-jatorriko proteinetan (egoskariek, adibidez, metionina gutxi dute). Hauek dira mikronutriente horrekin erlazionatutako gaixotasunak: 1) malnutrizio proteikoaren, kwashiorkor desnutrizio proteikoaren eta marasmo desnutrizio proteiko-kalorikoaren kasuan gertatzen den sufre-eskasia; eta 2) homozistinuria, metioninatik zisteina sintetizatzeko arazoak eragiten dituen jaiotzatiko metabolismo-arazo bat.


Erreferentzia


Gil Hernández A. Tratado de Nutrición. Editorial Médica Panamericana. 2010, Madrid.

Mataix Verdú J. Nutrición y Alimentación Humana. Editorial Ergon. 2009, Madrid.

Rodríguez Rivera VM, Simón Magro E. Bases de la Alimentación Humana. Editorial Netbiblo. 2008, La Coruña.